Julen Torresek irabazi du haurren arrantza lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 5a

14 urte bitarteko 35 neska-mutilek hartu dute parte Arkaitz-Mendi eta Galeperra elkarteek antolatutako haurrentzako arrantza lehiaketan. Parte hartzaileak 09:00etatik 12:30era arte aritu dira arrantzan, Zarauzko moilatik Getariako portura bitartean. Ondoren, Arkaitz-Mendin pisatu dituzte bakoitzak arrantzaturikoa, eta egin dute sari banaketa ekitaldia.

Julen Torres izan da aurtengo garailea, 2.423 gramorekin; bigarrena Oier Arruti 2.190 gramorekin eta hirugarrena Haritz Iriondo 1.602 gramorekin.  Arrain handienaren eta finenaren sari bereziak Oinatza olidenentzat izan dira; arrain handien kasuan, esaterako, 431 gramoko itsaskabra bat harrapatu du. Lehen sailkatuentzat ez ezik, lehiaketan parte hartu duten guztientzat izan dira oroigarria eta opariak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide