Argazkiak: SKAPA
Auzoko jaien atarian, 53 bikotek hartu zuten parte atzo Azken Portuko Mus Txapelketan. Lehiaketa luze joan zen, 16:30ean hasi eta 22:00 aldera arte. Auzoko tabernetan jokatu zituzten kanporaketak, eta azken faseko partidak ondoren, Tentenea plazan. Aurtengo txapeldunak Iban eta Axier izan dira, finalean Joxe Mari eta Indar bikoa mendean hartu ondoren.
Argazkiak: SKAPA
2018 abu 04 Zarautz
2018 abu 01 Zarautz