Udako I. Lore eta Landare Azoka egin dute gaur goizean Alde Zaharrean. Zigordia kalean hainbat postu izan dira, lore eta landare naturalekin, kosmetiko eta medikuntza naturaleko produktuekin nahiz sendabelarrekin. Udazkeneko eta udaberriko azoketan bezalaxe, jende ugari bertaratu da erosteko asmoz.