Giro ederrean ari dira hondartzako boleibol txapelketan

Aritz Mutiozabal 2018ko abuztuaren 4a

Tolosako Boleibol Taldeak antolatuta eta Zurekin ostalaritza elkarteak babestuta, I. Zurekin Hondartzako Boleibol Txapelketa Herrikoia jokatzen ari dira Desertu Txikian. Kirol egitasmoa gaur eta bihar jokatuko dute egun osoan, 4x4 formatuan, nagusiki talde mistoetan, eta hiru joko eremutan. Bi maila zehaztu dituzte, gainera: bata, 16 urte azpikoa eta, bestea, 16 urtetik gorakoa. Hainbat taldek eman dute izena, eta lagunarteko kirol giroa da nagusi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide