Larunbat honetan, Udako I. Lore eta Landare Azoka egingo dute Zigordia kalean, 10:00etatik 14:30era. Lore eta landare naturalak, kosmetikoak eta medikuntza naturaleko artisau produktuak, sendabelarrak eta artisautza izango dira postuetan. Udalak eta Dekolorek antolatu dute egitasmoa.