Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba mugagabea hasiko dute hilaren 14an

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Zarauzko sorosleak protestan, aurreko mobilizazio egunetan (Dorleta Agiriano Lai)

Uztailaren 29tik 31ra egindako lanuztearen ondoren, hilaren 14an greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute Gipuzkoako hondartzetako sorosleek. Lan baldintzak hobetzeko hitzarmen bat nahi dute sorosleek, beren baldintzak igerilekuetako sorosleekin parekatzeko. Soldaten igoera eta ordutegi malguagoa eskatu dituzte, besteak beste. Gurutze Gorriarekin eta Zarauzko Udalarekin bilerak izan dituzte egunotan Zarauzko sorosleek, eta oraingoz, lanuztearekin bat ez egitea erabaki dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide