Haurrentzako arrantza lehiaketa antolatu dute aurten ere

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 3a

2016ko haurrentzako arrantza lehiaketako irudi bat. (Hitza)

Abuztuaren 5ean izango da, Zarauzko moilatik Getariako kaira bitartean. Parte hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena. 

Aurten ere haurrentzako arrantza lehiaketa antolatu dute Arkaitz-Mendi eta Galeperra ehiza eta arrantza elkarteek. Abuztuaren 5ean izango da, 09:00etatik 12:30era, Zarauzko moilatik Getariako kaira bitartean.

Parte hartzaileek gehienez 14 urte izan beharko dituzte, neska zein mutil. Egunean bertan eman beharko dute izena, lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, Arkaitz-Mendi edo Galeperra elkarteetan. Izen-ematea doan izango da, eta lehiaketaren arauak Arkaitz-Mendi eta Galeperra elkarteetan jarrita daude jada.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide