Marea Urdinaren dokumentala, ikusgai

Urola Kostako Hitza 2018ko abuztuaren 3a

Joan zen uztailaren 7an eta 8an egin zuten ehunka lagunek Marea Urdinak antolatutako itsas zeharkaldia. Autismoa gizarteratzeko xedez antolatu zuten hainbat lagunek proba, eta erantzun aparta izan zuen deialdiak. Orain, zeharkaldiaren inguruko dokumentala kaleratu du Marea Urdinak; hain zuzen ere, igeri egin zuten lagunei –tartean, hainbat zarauztarrek– eta urte osoan zehar Marea Urdina lagundu zutenei esker ona adierazteko egin dute ikus-entzunezkoa, egitasmoaren sustatzaileen arabera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide