Harrera egin diete Saharako haurrei

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 2a

Saharako neska-mutilak, Saharautzeko arduradunak eta udaleko ordezkariak. (Aritz Mutiozabal)

II. Sahara Gara egunaren barruan, Xabier Txurruka alkateak eta Patxi Elola Kooperazio zinegotziak harrera egin diete gaur arratsaldean Saharako hainbat neska-mutili, udalbatzar aretoan. Beste zenbait ordezkari politiko ere bertan izan dira– EAJko Jesus Arana, EH Bilduko Mikel Goenaga eta Ane Arruti, eta PSE-EEko Gloria Vazquez–, baita Saharautz elkartasun taldeko ordezkari Xabier Euzkitze ere.

Oporrak Bakean programaren barruan, Arrasate, Tolosa, Getaria, Orio eta Zarauzko familietan daude aipatu haurrak, eta gaurkoan egun pasa egin dute herrian. Harreraren ondoren, oparitxo batzuk jaso dituzte, eta, jarraian, Lege Zaharren enparantzan jolasak, puzgarriak eta dantzaldia izan dituzte. Haima handi bat ere jarri dute.

Erlazionatuak

Irudietan: II. Sahara Gara eguna

Zarauzko Hitza 2018 abu 02 Gizartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide