Josep Renau izango dute aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko abuztuaren 1a

Josep Renau.

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetan Josep Renau (1907-1982) artista, aktibista politikoa eta intelektual konprometituari eskainiko diote saioa Photomuseumen.

Instrukzio Publiko eta Arte Ederretako Ministerioaren Arte Ederretako Zuzendari Nagusi izendatu zuten 1936an, eta paper garrantzitsua jokatu zuen bonbardaketen aurretik egindako bilduma artistikoen babesean eta ebakuazioan. Gainera, bere enkarguz egin zuen Picasso Gernika margolana 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketako Espainiako pabiloirako.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide