Eskualdeko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Azpeitiko plazan, Urola Kostako Plataformak deituta. San Inazio bigarrena dute gaur, eta urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien bisita izan dute herrian. Pentsiodunen asmoa zen Iñigo Urkullu lehendakariari gutun bat ematea, baina hura etorri ez denez, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriari eman diote. Bertan, pentsio publiko duinak eta KPIaren araberako igoerak eskatu dituzte, 1.080 euroko gutxieneko hileko pentsioarekin batera.