Mus txapelketako lehenengo zortzi bikoteentzat sariak egongo dira. Lehenengo postuan gelditzen den bikoteak txapelak, garaikurrak eta 200 euro eramango ditu, eta bigarren postua lortzen duenak, garaikurrak eta 150 euro. Hurrengo bost postuak eskuratzen dituzten bikoteek, berriz, afariak irabaziko dituzte herriko jatetxe desberdinetan. Bestalde, auzoko bikote onenarentzat sari berezia izango da: garaikurrak eta afaria Basarrin.