Hitzez emakume baserritarren elkartekoekin elkarlanean, inguruko baserrietako errealitate ezberdinak islatzen dituen dokumental bat sortu dute Ritxi eta Javi Goya anai zarauztarrek. Atzo aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa Zarauzko Merkatu plazan, eta herritar ugari bildu zen hitzorduan dokumentala ikusteko.
Dokumentala grabatzeko inguruko emakume baserritarrekin elkartu dira Goya anaiak, eta nabarmendu dute "emakume baserritarrek daukaten indarra sinestezina" dela.