Larunbatetik asteartera bitartean artisau azoka jarriko dute Lege Zaharren Enparantzan, Nahia elkarteak antolatuta. Bertan eskuz egindako hainbat produktu salduko dituzte, eta Zurjolek gidatutako tailerra ere eskainiko dute. Nahia elkarteko kideek herritarrak parte hartzera animatu dituzte.
Hurrengoa izango da ordutegia:
- Larunbata, uztailak 28. 16:30etik 20:30era.
- Igandean, uztailak 29. 11:00etatik 20:30era.
- Astelehena, uztailak 30. 16:30etik 20:30era.
- Asteartea, uztailak 31.: 11:00etatik 20.30era.