Abuztuaren 2an izango da II. Sahara Gara eguna

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 27a

Patxi Elola zinegotzia eta Xabier Euzkitze Saharautz elkarteko kidea. (Dorleta Agiriano Lai)

Gaur aurkeztu dute II. Sahara Gara eguna, Saharautz elkartearen eta Zarauzko Udalaren eskutik. Egun osoan zehar izango da, Lege Zaharren enparantzan. Une honetan lau haur saharar daude Zarautzen, herriko lau familia desberdinekin, eta Sahara Gara egunean parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie guztiei. Haurrentzako puzgarriak, sahararrek eskainitako tea eta bestelako hainbat ekimen izango dira egunean zehar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide