Hiru aste baino gutxiago gelditzen dira Azken Portuko jaietarako, eta bertako Komisioa burubelarri dabil lanean. Banderitak prest izateaz gain, aurtengo kamisetak ere atera dituztela adierazi dute sare sozialetan. Gaurtik aurrera jarriko dituzte salgai; urtero bezala, bidegorrian egongo dira, 18:30etik 21:00etara.