Pertsona bat atxilotu dute jatetxe batean lapurretan ari zela

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 25a

20 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean. Aurreko bi gauetan ere jatetxean lapurretak izan dira.

Ertzaintzak 20 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, Zarauzko jatetxe batean lapurretan ari zela. Adierazi dutenez, atxiloketaren unean "indarkeriaz erantzun du, eta agenteak jotzen ere saiatu da".
 
05:15 inguruan herritar bat Ertzaintzarekin harremanetan jarri da bi pertsona Zarauzko Alde Zaharreko jatetxe batean sartzen ikusi dituelako. Aurreko bi gauetan ere jatetxe berean lapurretak izan direla azaldu dute. Ertzainek bi pertsonetako bat geldiarazi ahal izan dute, eta ihes egin duenaren nortasuna ikertzen dihardute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide