Eibar klubeko emakumeen lehen taldeak Marina Agoues (Zarautz, 1992) erdilaria fitxatu du. Zarautzen hasi zuen futbol ibilbidea Agouesek, eta sei denboralditan Realean aritu ostean, Oiartzunen egin zituen bi sasoi. Azken denboraldian Santa Teresan jokatu du, eta datorrena Eibarren egingo du.
Hainbat fitxaketa egiten ari da Eibar, eta klubak azaldu duenez, datorren denboraldian Iberdrola Ligara igotzea dute helburu. 2009an sortu zuten emakumeen lehen taldea, eta Bigarren Mailan jokatzen dute egun.