Aritzbatalde kiroldegian, heldu zein haurrentzako ikastaroek aurrera egingo dute abuztuko lehen hamabostaldian. Alde batetik, haurren igeriketa ikastaroek jarraituko dute. Egunero izango dira saioak udal kiroldegian, eta oraindik plaza libreak daude.
Bestetik, aurten lehen aldiz, helduei zuzendutako ikastaroak ere izango dira abuztuko lehen hamabostaldian. Honako ikastaroan daude plaza libreak: spinning 1-3-5 7:00etan, zunba 2-4 9:00etan eta aquafitness 2-4 9:15ean.
Informazio gehiago eskuratzeko, kiroldegiko harreran galdetzeaz gain, kirola@zarautz.eus helbidera idatzi edo 943 005 123 zenbakira deitu dezakete interesatuek.