Gaur eta bihar, hainbat ekitaldi kalean

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 25a

Iazko kukaƱa saio bat

Udako programazioaren barruan, herri kirol erakustaldia egingo dute gaur udaletxe aurrean, eta bihar kukaña izango da moilan eta haurrentzako tailerrak, horiek ere udaletxe aurrean.

Asteazkenero bezala, herri kirol erakustaldia eskainiko du gaur Izeta eskolak 19:30etik aurrera udaletxe aurrean.

Bihar, berriz, haur eta gaztetxoentzako ekitaldiak egingo ditu udalak. Batetik, kukaña izango da moilan, 17:00etan hasita. Bestetik, udaletxe aurrean Larrosa eta Igela haurrentzako tailerrak eskainiko dituzte. 18:30ean hasiko dira tailer horiek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide