Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak Mendiko Criterium-ean hartu du parte pasa den asteburuan. Bi froga izan ziren; bata larunbatean Oñatin, eta bestea igandean Urretxun. Lehen eguneko etapa Arantzazuko santutegian amaitu zen, eta bigarren egunekoa, Santa Barbarako ermitan.
Criterium-eko bi frogak jokatuta, taldekako sailkapenean, hirugarren postua lortu zuen Zarauztarrak. Lehen postuan Bellota-Goierri taldeak jarraitzen du, eta bigarrenean, Ampo-Goierriko TBk. Bestalde, bakarkako sailkapenari dagokionez, Gaizka Gurrutxaga zarauztarrak zazpigarren postua eskuratu du; Haritz Erasunek hamargarrena eta Kyle Gillek hogeigarrena. Mikel Uriartek ezin izan zuen lasterketa amaitu.