ZKE Halterofiliakoek gogorarazi dutenez, "baziren 10 urte baino gehiago ez zutela bi zarauztarrek parte hartzen Espainiako Txapelketan, eta hogei bat urte, emakumezko zarauztarrik ez zela bertan". Pasa den asteburuan, imanol Zulaika eta Ainhoa Larramendi zarauztarrak izan dira Euskadiko Selekzioarekin Galizian, Espainiako Txapelketan lehiatzen.
Larramendik 48 kiloko kategorian hartu du parte, eta zazpigarren saillkatu da. Zulaika 77 kilokoen kategorian aritu da lehian, eta hamargarren postua eskuratu du. "Abiadan 119 kilo jasotzetik oso hurbil ibili da. Bi aukera izan ditu eta gutxigatik ez du lortu. Lortu izan balu, brontzezko domina eskuratuko zukeen".
Emakumeen talderik ez
Banakako lehian aritu dira zarauztarrak, baina irailean berriz taldekako txapelketei helduko dio ZKE Halterofiliak.
Jakinarazi duenez, aurten ez da osatu emakumezkoen talderik eta, horregatik, gizonezkoen taldea bakarrik lehiatuko da.