Suhiltzaileen laguntzarekin atera dute min hartutako pertsona bat bere etxetik

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 23a

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira zaurituaren etxera (Onintza Lete Arrieta)

09:30ak aldera suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira Zelai Ondora, etxebizitza batean pertsona bat baitzegoen lurrean min hartuta eta mugitu ezinik.

Etxean bakarrik zegoen eta atea giltzarekin itxita zuen, eta giltzak jarrita. Horregatik, suhiltzaileek eskailera erabili dute leiho batetik etxera sartu ahal izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide