Janaria eta musika, Galiziako egunean

Dorleta Agiriano Lai 2018ko uztailaren 22a

Aurtengoarekin, 35 dira Zarautzen ospatutako Galiziaren egunak. Urtero bezala, kalejiran heldu dira Iñurritzara eta, bertan, Galiziako hainbat produktu gastronomikoz gozatzeko aukera izan da. Bestalde, Caballeira elkarteak antolatutako festa bertako musika folklorikoz girotu dute egun osoan zehar.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide