Pasai San Pedron jokatuko du ARC ligako 6. estropada Enbata traineruak, igandean, 16:00etan. Errenteriako Hiria VI. Ikurrina izango dute jokoan, eta horretarako, erlojuaren aurkako estropada izango dute, 3 milia osatuko dituzten 4 luze eta 3 ziabogatara.
Badok 13 traineruak, berriz, Kantabrian izango du asteburu honetako estropada, larunbatean, 19:00etan. ABE ligako 8. estropada izango da San Vicente de la Barqueran jokatuko dutena.