2018-2019 denboraldirako fitxaketa berriak egin ditu Amenabar Zarautzek, eta bihar izango da aurkezpen saio ofiziala. 10:00etan Aritzbatalde kiroldegian izango da aurkezpen saioa. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, hauek izango dira taldeko kide berriak:
- Hugo Sanchez (1989, Irun). Entrenatzailea.
- Urtzi Otegi (1985, Irun). Atezaina.
- Alberto Agirrezabalaga (1988, Zarautz). Eskuin hegal/laterala.
- Iraitz Unanue (1993, Zarautz). Bigarren entrenatzailea.
- Ander Ballesteros (1994, Zumaia). Atezaina.