'Glassy' dokumentala aurkeztuko du gaur gauean herrian Leire Garmendiak

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 16a

Emakumeek surf munduan duten rola aztertu du dokumentalean, eta gaur filmaren premierra eskainiko dute Shelter-en (Itsasertza kalea).

Leire Garmendia zarauztarrak gaur gauean aurkeztuko du Glassy dokumentala herrian. 22:30ean da hitzordua, Shelter Surf Bar tabernan.

Hain zuzen, atzo Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute Leire Garmendia zinegile zarauztarra. Madrilen ikus-entzuneko komunikazio gradua amaitzeko, Glassy dokumentala aurkeztu du Garmendiak, eta proiektuak, emakume surflaria du ardatz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide