Bi kontzertu izango dira aste honetan Marina Txikin

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 16a

Adi! taldeko partaideak.

Tarteka Jazz ekimenaren barruan, Barney's Band eta Adi! taldeek kontzertuak emango dituzte malekoiko tabernan.

Uztailaren 19an, ostegunean, Barney's Band taldearen kontzertua izango da Marina Txiki tabernan, 21:30ean. Eloisa Cabrerok (Ahotsa) eta Fred PGk (gitarra) osatzen dute Madrildik datorren bikotea. Hilaren 21ean, berriz, Adi! taldea entzuteko aukera izango da 22:30ean, hau ere, Tarteka Jazz ekimenaren barruan. Tolosan sortutako jazz taldea da Adi!, eta Jon Urbizu (saxo baritonoa), Joanes Ederra (baxua), Iker Pando (gitarra) eta Antton Telleria (bateria) dira taldeko partaideak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide