ETB 2 telebista kateko Historias a Bocados saioak Zarautz eta Bakio izango ditu protagonista asteburu honetan. Hung Fai sukaldariak gidatzen du, eta Zarautzen, besteak beste, elkartuko da Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a harrijasotzailerekin, Aitan Toldua dendako Maite Isastirekin eta Derlan motorren ikerketa egiten ari den Iker Itxasorekin. Larunbat eta igande honetan emango dute herrian grabatutakoa, 20:00etatik aurrera.