Astelehenean izango dira Emakumezkoen Paleta Txapelketako finalerdiak

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 15a

Txapelketako bigarren jardunaldia. (Zarautz Kirol Elkartea)

Asteazkenean jokatu zituzten bigarren jardunaldiko partida, eta jada zehaztuta daude astelehenean finalerdiak jokatuko dituzten bikoteak. 18:30ean hasiko dira, Frontoi Txikin.

Asteazkenean, Frontoi Txikiko Emakumezkoen X. Paleta Txapelketako bigarren jardunaldia izan zen. Bi partida jokatu ziren, honako emaitzekin:

  • Garbiñe Tijero-Amaia Azpiazu vs. Miren Arrillaga-Ane Arteaga 13-30
  • Eider Otaegi-Ainhoa Urien vs. Miren Larrarte-Itxaso Erasun 16-30

Emaitzak hauek izanik, finalerdiak jokatuko dituzten bikoteak zeintzuk izango diren jakin zen. Beraz, honakoak dira txapelketaren azken txanpan jokatuko diren partidak, 18:30ean, Frontoi Txikinbertan:

  • Miren Arrillaga-Ane Arteaga vs. Miren Larrarte-Itxaso Erasun
  • Garazi Eizmendi-Nahia Eizmendi vs.Ekhiñe Balerdi-Garazi Urdangarin

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide