Zarauztarrak poesia errezitaldia eskainiko du larunbat eguerdian, Bizkaiko Ea herriko Poesia Egunak egitasmoan. 13:00etan moilan izango da ekitaldia, eta Juanjo Olasagarre poeta eta biak ariko dira jendaurrean. Biekin elkarlanean Eneritz Artetxe aktorea ariko da, eta Trizak taldeak jarriko du zuzeneko musika.