Zarautz Eskubaloiko Haizea Aldalur Hungarian izan da, eskubaloiko munduko txapelketa jokatzen Espainiarekin. Junior mailako txapelketan hamazazpigarren postua eskuratu dute, eta Imanol Alvarez entrenatzaileak adierazi du ez dela izan espero zuten emaitza.
Hala ere, azken hiru partidak jarraian irabazteagatik pozik dira, eta baita Portugalen kontra President's Cup irabazteagatik ere. 28-32 emaitzarekin gailendu zen Espainia, eta garaipen horretan izan zen Zarautz Eskubaloiko jokalaria ere.