Larunbatean erlojuaren kontrako taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute Zarauztarra txirrindulari elkartekoek, Legorretan. Igandean, berriz, Euskal Herria Kopako lasterketan izango dira, Aiegin. Pasa den asteburuan Mendaron ibili dira, eta Gaizka Gurrutxaga zortzigarren postuan helmugaratu zen bertan.