Plaza libreak daude oraindik kiroldegiko hainbat ikastarotarako

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 12a

Aritzbatalde kiroldegia. (Hitza)

Haur igeriketan, spinning-en, total training-en eta zumban eman daiteke izena.

Kiroldegitik jakinarazi dutenez, plaza libreak daude oraindik udako haur igeriketa ikastaro intentsiboetarako; Dordoka eta Karramarro mailetan (10:45etan eta 11:30ean), Olagarro mailan (10:00etan) eta Igela eta Marrazo mailetan (10:45etan). Ikastaro hauek uztaileko bigarren hamabostaldian izango dira.

Interesa dutenek, ostirala baino lehen eman beharko dute izena, kiroldegiko harreran.

Bestalde, helduentzako zenbait ikastarotarako ere plaza libreak daudela jakinarazi dute. Honako hauetan eman daiteke izena oraindik: spinning (astearte eta ostegunetan, 19:00etan), total training (astelehen eta asteazkenetan, 11:15etan) eta zumba (astearte eta ostegunetan, 9:30ean).

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943-00 51 23 zenbakira deitzeko edo kirola@zarautz.eus helbidera mezu bat bidaltzeko aukera dago.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide