Badok13 ontzia Gipuzkoako txapeldun izan da beteranoetan

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 12a

Azken hilabeteko bolada onarekin jarraitzen dute Badok13 Zarautz Arraun Elkarteko beteranoek. Atzo arratsaldean Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten, Mutrikun, eta aise nagusitu ziren beteranoen mailako estropadan; 12 segundo atera zien Fortuna ontziari eta 18 segundo Zumaiari.

Gizonezko absolutuen mailan lehiatu zen Enbata, eta zortzigarren postuan bukatu zuten. Bigarren txandan neurtu zituzten indarrak, hirugarren sailkatuz, San Juanen eta Getariaren atzetik, hurrenez hurren. Hondarribia izan zen txapeldun gizonezkoetan, eta San Juan emakumezkoetan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide