Alberto Agirrezabalagak Amenabarren jokatuko du datorren denboraldian

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 10a

Alberto Agirrezabalaga Hungariako Csurgo taldean (Csurgo).

Zarautz Eskubaloiak jakitera eman duenez, Alberto Agirrezabalaga Amenabar Zarautz taldean arituko da datorren denboraldian. 29 urte ditu zarauztarrak eta harrobitik irtendako jokalaria da. Eskarmentu handia du, gainera; besteak beste, Asobal ligako Portland San Antonio eta Naturhouse Logroñon ibilitakoa da, baita Frantzian, Eslovenian eta Hungarian ere. Orain Zarautzera dator, etxeko taldea indartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide