Irudietan: Frisiako ordezkaritza baten bisita

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 9a

Marlene Lore Christiansenek Frisiarrak eta herrien Europa hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Alkartetxean. Berarekin batera Frisiako ordezkaritza bat etorri da herrira, eta goizean euskarazko ikastaro azkar bat jaso dute. Eguerdi aldera, zinegotziek harrera egin diete udaletxean, eta, ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria izan dute.

Argazkiak: Alkartasuna elkartea

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide