Lorea Iribar txapeldun, Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 9a

Jurdan Arakistain eta Lorea Iribar, Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketan (Master Cup)
Iraitz Huegunekin jokatu du finala zarauztarrak, eta Jurdan Arakistain zestoarrak eta Susana Berrak osatutako bikoteari 25 eta 12 irabazi diote.

Joan den larunbatean eta igandean, hilaren 7an eta 8an, jokatu zituzten Euskal Pilota Egokitua Master Cup txapelketako kanporaketak eta finala, Zarautzen eta Legazpin. Finalera iristea lortu zuten Jurdan Arakistain zestoarrak eta Lorea Iribar zarauztarrak, Susana Berrarekin eta Iraitz Huegunekin batera, hurrenez hurren. Finala 25 eta 12 irabazi zuten Iribarrek eta Huegunek.

Txapelketako antolatzaileen esanetan, “itzela” izan zen asteburukoa eta, hori dela eta, “urritasunen bat dutenen alde lanean” jarraituko dutela adierazi dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide