Irudietan: Artisau Eguna ospatu dute gaur Lege Zaharren Enparantzan

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 8a

Artisau Eguna ospatzen ari dira gaur Lege Zaharren Enparantzan. Artezaleak elkarteak antolatuta eta Kultura Sailaren laguntzarekin, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako artisauek postuak jarri dituzte beren lanak erakusteko. Bitxigintza, keramika, ehun lanak, larrua, esmalteak, egur lanak eta bestelakoak izango dira ikusgai. Azoka egun osoan egongo da zabalik, 11:00etatik 21:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide