Larramendik eta Zulaikak irabazi dute VII. Jose Mari Illarramendi Saria

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 8a

Atzo arratsaldean VII. Jose Mari Illarramendi Saria - Zarautz Halterofilia Saria jokatu zen itsas pasealekuan.

Atzo VII. Jose Mari Illarramendi Saria - Zarautz Halterofilia Saria txapelketan 3 kirolariz osatutako 6 taldek parte hartu zuten; Zarauzko Basoa Cross-Fiteko bi taldek, Zarautz Cross-Fiteko bi taldek, eta Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia saileko beste bi taldek.

Atzo arratsaldean jokatu zen sariketa, eta bakarka Ainhoa Larramendik eta Imanol Zulaikak irabazi zuten txapelketa, biak ZKE Halterofiliako kirolariak eta aurten Gipuzkoako Txapeldun eta Euskadiko Txapeldunorde izan direnak. Gainera, uztailaren 21ean A Coruñan Euskadiko selekzioarekin parte hartuko duten Espainiako Txapelketan.

Taldeka lehen postua ZKE-ko gazteak sailkatu ziren, 785.61 punturekin; bigarren izan zen CF Zarauzko taldea, 759.39 punturekin, eta 3. postuan ZKE-ko Masterrak sailkatu ziren, 743.53 punturekin. Ondoren 4. eta 5. izan ziren Basoa CF-eko bi taldeak, 654.26 eta 581.12 punturekin hurrenez hurren; eta 6. izan zen Zarautz CF taldea, 548 punturekin.

Argazkiak: Zarauzko Hitza eta Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia Saila

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide