Iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatu dute eguerdian

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 7a

Ibaian behera jaitsiera egin ondoren, ekitaldi politikoa egin dute plazan.

Ekimena Orion izan bada ere, eskualde osoko herritarrek parte hartu dute ekitaldian, tartean ziren zarauztarrak ere.

Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria lelopean, ekimena egin dute gaur eguerdian Orion. Ekimenak aldarrikapena eta udako jai giroa uztartu ditu, eta iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko ibaian behera jaitsiera egin dute parte-hartzaileek. Horrela, “iheslari, deportatu eta presorik gabeko Euskal Herria” aldarrikatu dute eskualdeko hainbat lagunek, tartean ziren zarauztarrak ere.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide