Kalerki antzerki jaialdiko egitaraua astebururako

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 7a

Igandean amaituko da Kalerki jaialdia, Amancay Gaztañagak zuzendutako 'A Lurpean' antzezlanarekin. Ainhoa Alberdi, Ander Iruretagoiena, Beñat Aristi, Iraia Elias, Koldo Arakistain eta Patxi Santamaria ariko dira aktore lan horretan.

Larunbat arratsaldean antzerki egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango da herrigunean, Kalerki jaialdiaren barruan. Igande gauean amaituko da jaialdia, Amancay Gaztañagak zuzendutako A Lurpean antzezlanarekin.

Uztailak 7, larunbata:

  • Zezenekin entzierroa; 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta
  • Chef Nature antzezlana; 19:30ean, Munoa plazan
  • Erraia alanbre gaineko dantza; 20:30ean Frontoi Txikin
  • Music on Cycles musika emanaldia; 21:00etan eta 23:30ean, Villa Mundatik abiatuta
  • Entre Cuatro tiempos dantza emanaldia; 22:00etan, Photomuseumen
  • A Lurpean antzezlana; 23:00etan, La Rosaleda parkean

Uztailak 8, igandea:

  • A Lurpean antzezlana; 23:00etan, La Rosaleda parkean

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide