Ostiralean Zarauzko Musika Plaza herritarrez bete zen Barsanti Teatroaren Kale Gorrian antzezlana ikusteko. Antzezlanean Mariano eta Begoñaren istorioa kontatu zuten konpainiako kideek; 40 urtez etxe berean bizi, eta etxetik bota nahi duten bikotearen borroka.