Tabernen lizentzia-emateak etengo dituzte aldi baterako

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 6a

Barren plaza. (Hitza)

Udalbatzak eguneko ordutegia duten tabernen lizentzia-emateak etetea erabaki zuen osteguneko osoko bilkuran.

Ekaineko udalbatzarrean, ekainaren 28an, aho batez onartu zuen Udalbatzak baimen eta lizentzia berririk ez ematea edari alkoholdunak saltzeko baimena duten eguneko ordutegiko (08:00-22:00) ostalaritza establezimenduei. Beraz, jadanik indarrean dagoen akordio proposamen honek bere horretan jarraituko du ostalaritza establezimenduen ordenantza berria idatzi eta izapidetu bitartean; hau da, gehienez ere, urtebeteko epean.

2017ko abenduaren 28an egindako osoko bilkuran onartu zen 2018 urterako Zarauzko Udalaren Araugintza Plana. Bertan, ostalaritza establezimenduak arautzeko udal ordenantza berrikustea aurreikusi zen. Honela, Hirigintza eta Ingurumen departamenduei eskatu zitzaien proposamen bat idazteko. Era berean, Alkatetzatik, edari alkoholdunak saltzeko baimena duten eguneko ordutegiko establezimenduak egokitzeko, baimen eta lizentzia berririk ez ematea proposatu zen, eta ostegunean udalbatzarrean onartu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide