Zarauzko Udalak eta Dibertsitate Funtzionaleko Mahaiko kideek bat egin dute Marea Urdina ekimenarekin. Uztailaren 7 eta 8an Autismoaren alde Gipuzkoako kosta osoa zeharkatuko du elkartasun marea honek. Zarauzko hondartzako eremuan, egunean zehar Marea Urdinaren kantua entzun ahal izango da megafoniatik, eta ekimenerako egin diren banderak ere jarriko dira itsas pasealeku osoan zehar.