'Familiak' erakusketa zabaldu dute gaur Photomuseumen

Zarauzko hitza 2018ko uztailaren 4a

Aste batzuez egongo da ikusgai Sandra Gross kataluniarraren argazki bilduma. Iaz lan horrek Perpignaneko Urrezko Lux Saria lortu zuen Erreportaje-Dokumental kategorian.

Photomuseumeko hormetara iritsi aurretik, ibilbide arrakastatsua egina du Sandra Gross argazkilariaren Familiak lanak. Izan ere, Visa off 2016 (Visa pour l'image: International Festival of Photojournalism) jaialdian erakutsi zuen lana; Ara egunkarian argitaratu zuen; eta iaz, Perpignaneko Urrezko Lux Saria lortu zuen Erreportaje-Dokumental kategorian.

Photomuseumeko arduradunek azaldu dutenez, gaur egungo familien aniztasuna azaltzen du artista kataluniarraren argazki-dokumental erakusketak.

Gaurtik aurrera eta abuztuaren 29ra arte egongo da ikusgai Familiak lana.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide