Hugo Sanchez da Amenabar Zarautz taldearen entrenatzaile berria

Zarauzko Hitza

Argazkia, Pedro Gabilondoren twitter kontukoa.

Seniorretan hainbat urtez jokatua da Zarauzko taldean, eta printzipioz urtebeterako fitxatu dute. Iraitz Unanue zarauztarra izango da haren laguntzailea.

Zarauzko Eskubaloi Taldeak HITZAri baieztatu dionez, Hugo Sanchezek hartuko du Aitor Urbitarte Txangurro-ren lekukoa, eta datorren denboraldian berak zuzenduko ditu Amenabar Zarautz taldeko mutilak. Irundarra da, eta hainbat urtez jokatu zuen Zarautzen. Horrez gain, Euskubaloiko Euskal Federazioko zuzendari teknikoa izan da.

Sanchez printzipioz urtebete egongo da entrenatzaile postuan. Bere laguntzaile, berriz, zarauztar bat: Iraitz Unanue. Hainbat urtez entrenatu ditu euskal ligako jubenil zarauztarrak, eta orain lehenengo taldean jarriko du bere esperientzia.

Atezain berria

Bestalde, atezain berria hasiko da Amenabar Zarautzen: Urtzi Otegi. Irungoa da bera ere, eta iaz Tolosan jokatu zuen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide