Yuri Berchiche fitxatu du Athleticek

Zarauzko Hitza 2018ko uztailaren 2a

Yuri Berchiche jokalaria. (Aritz Mutiozabal)

2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua futbolari zarauztarrak, talde zuri-gorriarekin.

Athleticekin kontratua sinatu berri du Yuri Berchichek. Orain arte Paris Saint-Germain taldean aritu da futbolari zarauztarra, eta gaur baieztatu du talde zuri-gorriak 2022ko ekainaren 30a arterako kontratua sinatu dutela, 100 milioiko etete klausularekin. Aurkezpena uztailaren 6an, ostiralean, izango da, 12:30ean, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide