Valdoviñako A Frouxeira hondartzan jokatu dute Espainiako txapelketa, ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 1era arte. Surf egokituan, itsuen kategorian, Aitor Frantzesena Gallo nagusitu da. Honakoa ez da kategoria horretan nagusitzen den lehenengo aldia; 2016an estreinakoz jokatu eta irabazi zuen.
Txapelketako gainontzeko kategorietan ere zenbait zarauztarrek hartu zuten parte. Emakumezkoen kategorian, Garazi Sanchez izan zen garaile, eta Nadia Erostarbek laugarren postua eskuratu zuen; Mikele Beatok, berriz, finalerdietara iristea lortu zuen. Gizonezkoen Open kategorian, aldiz, Andy Criererentzat izan zen garaipena. Ruben Vitoriak eta Iker Amatriainek finala jokatu zuten, eta hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Adur Amatriain finalaren ateetan gelditu zen, finalerdietan izan baitzen kanporatua.