Hiru aste barru jokatuko da aurtengo Saski Basque 3x3 saskibaloi txapelketa, uztailaren 21ean eta 22an, hain zuzen ere.
Uztailaren 21ean, larunbata, goizez infantiletako bi kategoriek eta alebin neskek jokatuko dute. Arratsaldez, berriz, juniorren bi kategoriek eta alebin mutilek.
Uztailaren 22an, igandea, goizean kadete eta benjaminen txanda izango da, eta seniorrek arratsaldez jokatuko dute.
Izena lotura honetan eman behar da.
Puntuagarria
Antolatzaileek jakinarazi dute aurtengo txapelketa FIBAren 3x3 txapelketen rankingerako puntuagarria izango dela, "Espainiako federazioak hala eskatuta".